Hiri Hondakinak kudeatzen dituzten Mankomunitate eta Udalen egutegiaren hiruhileko azken zozketa egin dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 10a, 17:00
Migel Mari Irigoien, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateko presidentea eta Marcelino Mugika, urteko azken sariduna.

300 euroko erosketa txartela Lesakako Marcelino Mugika Goiari egokitu zaio

 

Aurten, urtero bezela, Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietara egutegia bidali dute. Hiruhilero, eskualdeko denda eta zerbitzuetan erabiltzeko 300 euroko erosketa txartela zozketatu dute eta urteko azken zozketan, Lesakako Marcelino Mugika Goiari egokitu zaio saria. Argazkian, Migel Mari Irigoien, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateko presidentearen eskutik saria jasotzen ageri da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun