70. urteurrena ospatzeko bisitariei ateak irekiko dizkie Berako Taberna Edariak enpresak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 9a, 14:18
Taberna Edariak enpresako lantaldea.

Gaur arratsaldean, 18:00etan, urteurrena ospatzeko ateak modu berezian irekiko ditu Berako enpresak eta hurbiltzen direnek lantegia ezagutu eta tragoxka hartzeko aukera izanen dute.

1949an eman zituen lehenbiziko pausoak Taberna Edariak enpresak. Orduan sortu zuen Manuel Tabernak, bertze bazkide batekin, edarien banaketarako enpresa. 1975ean bakarkako bideari ekin zion eta duela 40 urte inguru, haren seme Manolok hartu zion lekukoa. Gaur egun, hirugarren belaunaldia ere hasia da lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun