Spelterini talde frantziarrak kontzertua eskainiko du urriaren 11n Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 9a, 17:00
Spelterini funanbulistari 'ebatsi' dio izena taldeak.

Ortziralean 23:00etan Kataku herri ostatuan

Spelterini talde frantziarrak kontzertua eskainiko du urriaren 11n, ortziralean 23:00etatik goiti Kataku herri ostatuan.

2017an Nantesen (Frantzia) sortutako proiektua da Spelterini, Chausse Trappe eta Papier Tigre taldeetako bina partaideren elkartzearen ondorio. Izena Marìa Spelterini funanbulista italiar ezagunari ebatsi diote, soka tentsu eta malguaren gainean pasatako momentuei omen eginez. Betiko abesti formatuetatik at dabiltza eta giro  errepikakor eta ilunak sortzeko joera dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun