Larunbatean 21:00etan elizan
Berako Abesbatzak eta txistulari taldeak kontzertua eskainiko dute urriaren 12an Urruñako elizan. Kantu batzuk bakarka eskainiko dituzte eta bertze batzu elkarrekin. Emanaldia larunbatean 21:00etan hasiko da eta honako errepertorioa eskainiko dute: Agurra, Kantuz, Isidoro Fagoaga, Pello Joxepe, Negra Sombra, Agur Zuberoa, Gurea da, Euskal musikaren gorespena, Kaxkagorria, Gabiltzan kalez kale, Bigarren kalez kale eta Mendigoizaleak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.