Kamioilari bati 258.000 euro atzeman dizkiote Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 8a, 13:28

Jatorri andaluziarreko 45 urteko gizonezkoa da atxilotutakoa. Billeteak eta haxixa atzemateaz gain, droga kontrolean positibo eman du kanabis eta kokainan. Iraungitako gidabaimenarekin gidatzeagatik ere isuna paratu diote.

N-121A errepideko kontrolean atzeman dute kamiolaria Foruzainek. Kamioiaren kabinatik haxix usain sarkorra zetorrela eta, droga kontsumoaren proba egin diote eta marihuanan eta kokainan positibo eman du. Beraz, droga kontsumituta gidatzeagatik eta haxixa soinean eramateagatik 1.000 euroko isuna ezarri dio Foruzaingoak. Ez hori bakarrik, gidabaimena baliogabea izateagatik 500 euroko isuna ere ezarri diote.

Kamioia miatzerakoan 16.000 euroko balioa zuen billeteen paketea ere atzeman diote, baita dirutza zeraman motxila ere. Miaketan ari zirela, kamioilariak berak adierazi die Foruzainei 200.000 euro baino gehiago zituela motxilan sartuak eta «bere bizitzako aurrezkiak» zirela. Foruzaingoaren arabera, ordea, dirutza hori droga trafikotik ateratakoa izan daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun