Berako Olentzeroko kalejiran jotzeko gonbidapena egin die Udalak musikariei

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 27a, 13:00
Olentzeroren kalejira parte-hartzaileagoa izateko musikariak behar dira aurten ere.

Urriaren 31 arte eman daiteke izena eta abenduaren 11n eginen dute entsaioa Musika Eskolan

Joan den urtean bezala, olentzeroren emanaldia parte-hartzaileagoa eta osatuagoa egiteko asmoz, Berako Udalak musikariei dei egin die Olentzero herrikoiaren kalejiran parte hartzera. 

Akordeoia, txistua, flauta, klarinetea, saxoa, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, tuba eta perkusioa jotzen duten musikariak nahi dituzte eta urriaren 31 arte izanen dute izena emateko aukera, Kultur Etxeko 948 631222  telefonoan edo honako esteka honetan

Kalejiran, Segurako alborada, Atiarno eta Ikusi mendizaleak abestiak joko dituzte eta partiturak Musika Eskolan eskura daitezke. Entsaio eguna abenduaren 11n, 19:00etan izanen dute Musika Eskolako areto nagusian,

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun