La Trócola zirkuak emanaldi ederra eskaini du Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 7a, 18:00

La Trócola zirkuak Emportats lan baikaina eskaini zuen larunbatean Berako Kultur Etxean. Nafarroako Antzoki Sareak, Nafarroako Gobernuaren eta Berako Udalaren laguntzaz antolatu zuen emanaldia, Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren barrenean. Eskualdean hainbat ekitaldi bazirela kontun hartuz, ez zen jende aunitzik bildu, baina denek aski ongi pasatu zuten akrobazia, malabarismoa eta musika uztartzen zituen emanaldian Aritz Sardina, José Monreal, Andrea Pérez, Guillem Fluixa eta Jon Sádaba artistek lan bikaina egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun