Nerabeen gurasoentzat solasaldiak antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 19a, 11:00
Nerabezaroan ohikoak diren portaera arriskutsuen prebentzioan familiatik egin daitekeena aztertuko dute.

Urriaren 22an eta 29an eginen dituzte Berako Beralandetan

 

Nerabezaroan ohikoak diren portaera arriskutsuen prebentzioan eta ohitura osasuntsuen sustapenean familiatik egin daitekeena aztertzeko, gurasoentzako solasaldiak antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Urriaren 22an eta 29an izanen dira, 17:00etatik 18:30era Berako Beralandetan eta gaztelaniaz eskainiko dira. Izen-ematea info@bortziriakgz.eus helbide elektronikoan edo 634 22 36 59 telefonoan egin daiteke.

Suspertuk emanen dituen hitzaldien helburua, norbere gurasotasuna aztertzea da, sustantzien kontsumoen gaiari guraso arduretatik aitzin egiteko. Edukiei dagokienez, lehenbiziko saioan nerabeen arrisku-portaerak zein diren, babes- eta arrisku-faktoreak, kontsumoaren pertzeptzioa eta alkoholaren kontsumoa, lehen kontsumo zantzuak, gure kontsumo eredua, zein eredu eskaintzen ari gare aztertuko dute. Bigarren saioan, berriz, arau eta mugak eta heziketa estiloak aztertuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun