Larunbat honetara aitzineratu dute ekoizleen azoka Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 3a, 20:00
Larunbat honetara aitzineratu dute azoka Beran.

Hilabeteko bigarren larunbata besta-eguna suertatzen den aldiro astebete lehenago eginen dute

Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen urriko azoka aste bat aitzineratuko dute Beran. Egutegian urriko bigarren larunbata besta egun izendatua dagoenez, egokiagoa ikusi dute kasu hauetan merkatua egunez aldatzea. Hala bada, urriko merkatua larunbat honetan eginen dute, urriaren 5ean.

Beti bezala, azoka 10:30etik 13:30era izanen da Ricardo Baroja eskolako arkupeetan. Hemendik aitzinera, larunbata besta eguna suertatzen denean hala eginen da, aste bat lehenago. Berako udaletik diotenez, «aprobetxatu aukera eta erosi bertako produktu osasuntsu eta goxoak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun