Hauteskunde-propagandaren posta-bidalketak ez hartzeko aukeraz bandoa argitaratu du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 3a, 19:00

Azaroaren 10eko hauteskundetarako eragina izan dezan, urriaren 7a baino lehen aurkeztu behar da idatzia.

Azaroaren 10eko hauteskundeetarako eragina izateko, urriaren 7a baino lehen  aurkeztu behar da

Lesakako Herriko Etxeak bando bidez jakinarazi duenez, «bateren bat interesatua bada hautagai-zerrendetako ordezkarien hauteskunde-propagandaren posta-bidalketak ez hartzeko, Herriko Etxean idatzi bat bete eta aurkeztu beharko du, Nortasun Agiriarekin batera. 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeetako eragina izatea nahi izanez gero, urriaren 7a baino lehen bidali behar da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun