Estitxu Pinatxok laster 'Haize gorri batek' diska kaleratuko du

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 3a, 10:15
Abesti indartsu eta goxoagoek osatzen dute diska.

Estitxu Pinatxo Olaziregik 'Haize gorri batek' diska kaleratuko du. Berako kantariak, bakarlari gisa, sortutako diska laster izanen da eskuragarri. Joan den urteko urrian aitzineratu zigunez, «abesti indartsu eta goxoagoek» osatzen dute «gizarte gaiak jorratzen dituen» diska. Musikari «bikainez» inguratuta grabatu du. Gitarrarekin Joxerra Mitxelena, baxuan Txema Garces eta baterian Mikel Santxez izan ditu lagun. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun