Lesaka eta Artikutza arteko zerrakura kentzeko auzolana deitu dute larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 2a, 15:15
Hainbat ekintza egiten dituzte Lesakan auzolanean, irudian erreka-garbiketa egin zutenekoa.

Izena eman beharko da Herriko Etxean urriaren 4a baino lehen 

Egoera txarrean dagoen zerrakura kentzeko, borondatezko auzolana deitu du Lesakako Udalak urriaren 5erako. Pagolletako etxolan egin dute hitzordua, 08:30ean. Udalak parte hartzaileei istripu asegurua eginen die eta horregatik, auzolanean parte hartu nahi dutenek, urriaren 4a, ostirala, 13:00ak baino lehen izena eman beharko du 948 63 70 05 telefonora deituta edo udala@lesaka.eus helbidera idatzita.

Auzolanean parte hartzeko lanerako materiala norberak eraman beharko duela jakinarazi du Udalak eta ez dituela bere gain hartuko asegururik ez dutenei gertatu ahal zaizkien istripu edo kalteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun