Beran atxilotua alkoholaren eraginpean eta gidabaimenik, asegururik eta IAT pasatu gabe gidatzeagatik

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 1a, 18:09

Foruzaingoak jakitera eman duenaren arabera, basea Elizondoko komisarian duen patruila batek Berako karriketan abiadura handian zebilen autoa ikusi du. Gidariak, poliziaren presentziaz ohartu denean, zakarki biratu eta ihesari eman dio. Foruzainek segitu eta gelditu egin dute, 30 urteko gazte beratarra. Gidariak berak onartu die ez duela gidabaimenik. Alkoholemia-proba egin diotenean delituzko tasa eman du (0,74 mg/l) eta, beraz, bide segurtasunaren kontrako delitua ere egotzi diote. Gainera, autoa asegurorik gabe gidatzeagatik eta IAT pasatu gabe izateagatik ere zigor administratiboa ezarri diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun