Fueradeleje dantza konpainiaren eskutik, igandean 19:00etan Harriondoa kultur etxean, 4-12 urteko haurrei zuzendua
Fueradeleje dantza konpainiak Nor da otsoaren beldur? 4-12 urteko haurrentzako dantza ikuskizuna eskainiko du urriaren 6an, igandean, 19:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 5 euro gostako da. Hiru txerrikumeak eta Txanagorritxo ipuinetan oinarritutako dantza ikuskizun familiarra da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.