'Ortzadar arraina' ipuinaren kontaketa eginen dute urriaren 2an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 1a, 19:00

Apirilean egin zuten ipuin-kontaketa saioan jende dezente bildu zen.

Asteazkenean Lesakako liburutegira hurbiltzen direnek Marcus Pfisterrek idatzitako Ortzadar arraina ipuinaz gozatzeko aukera izanen dute. 17:30ean hasiko da kontaketa. Haur eta gaztetxoei zuzendutako istorioa da, laguntasunari eta eskuzabaltasunari buruzko irakaspen ederra biltzen duena. Hitzak soilik ez, akuarela argitsuak ere baliatzen ditu liburuak irakurlea bizitzaz eta kolorez beteriko itsas hondora eramateko. 

Sinopsia

Ozeanoetako arrainik ederrenak, Ortzadarrek, bere jantzi distiratsua zatitu eta lagunen artean banatu zuenez gero, nork bere ezkata distiratsua du aldean, adiskidetasunaren seinale. Handik aurrera, familia batu bat osatu dute arrainek eta bakean bizi dira elkarri lagunduz ozeanoaren sakonean. Hain ongi hartzen dute elkar, kanpotik etorritako inor ez baitute beren artean onartu nahi. Hala gertatu da Legaztxo arrain txiki galdua hurbildu zaienean. Hala ere, arriskua sortu denean, Ortzadarrek eta bere laguntxoek elkar hartu eta ez dira zalantzatan ibili arrain arrotzari beren laguntza eskaintzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun