La Trócola zirkuak Emportats lana eskainiko du urriaren 5ean, larunbatean, 19:00etan Berako Kultur Etxean. Nafarroako Antzoki Sareak, Nafarroako Gobernuaren eta Berako Udalaren laguntzaz antolatutako emanaldirako sarrera zazpi euro ordaindu beharko da. Ekitaldi hau Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren barrenean dago eta adin guztientzat egokia da.
Emportats ikusle guztientzako zirku-ikuskizuna da, hainbat diziplina uztatzen dituen zuzenean: akrobazia, malabarismoa eta musika. Musika, umore eta poesia hizkuntza erabiliz, irudi eta ideia orijinalak sortzen dira, eta horien estetikak zentzumenetarakoa bidaia erakargarri batean murgiltzen ditu ikusleak. Aritz Sardina, José Monreal, Andrea Pérez, Guillem Fluixa eta Jon Sádaba dira antzezleak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.