Igantzin neguan egitekoa duten adimen emozionala lantzeko tailerrerako izen-ematea zabalik

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 1a, 07:30
Donna Apelaniz izanen da tailerraren arduraduna.

Donna Apelanizek eskainiko du eta urriaren 13a izanen da izena emateko azken eguna

Adimen emozionala lantzeko tailerra prestatzen ari da Igantziko Biltoki Elkartea. Xehetasunak lotu gabeak badaude ere, datak finkatuak dituzte: datorren urteko ilbeltzaren 4an eta 25ean eta otsailaren 1ean, 15ean eta 29an izanen dira saioak, larunbatez, 10:00etatik 14:00etara. Bazkide ez direnetzat ere irekia dago ekimena. Informazio gehiago nahi duenak juntako kideei galdetu edo tabloian begiratu ahal izanen du. Donna Apelaniz izanen da tailerraren arduraduna eta urriaren 13a izena emateko azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun