Baserritar jantziari buruzko hitzaldi-tailerra antolatu dute Lesakan urriaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 1a, 06:30
Jantzi eta janzkerari buruzko xehetasunak eta tailer praktikoa eskainiko dituzte larunbat arratsaldean Harriondoan.

Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak antolatuta, Ane Albisu Iriarte izanen da hizlari Harriondoan

Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak antolatuta, ‘Zer eta nola jantzi hurrengo Eguberrietan?’ hitzaldi-tailerra eskainiko du Ane Albisu Iriartek urriaren 5ean, larunbatean 17:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra gelan. Baserritar jantziari buruzko hitzaldi-tailerra izanen da, jantzi eta janzkerari buruzko xehetasunak eta tailer praktikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun