Asteburuko jendetzaren eta San Migel eguneko dantzen ondotik, azken txanpan sartuak dira Igantziko bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 30a, 10:34

Igantziko dantzariek emanaldi ederra eskaini zuten bestetako egun handian, igandeko San Migel egunean. Argazkia: Oskar Txoperena

Eguerdiko betizuen ondotik, haurrentzako herri-bazkaria eta Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin bertso-bazkaria izanen dute gaur

Asteburu bikaina izan dute Igantzin. Eguraldia lagun, ederki bete dira iragarritako ospakizunak. Ortzirale eta larunbat arratsean jendetza ibili zen eta igandean, San Migel egun handian, ohiko dantza emanaldiak eskaini zituzten herriko dantzariek. Hondar egunean murgildu dira gaur. Argazkia: Oskar Txoperena

Asteleheneko egitaraua

Irailak 30, astelehena

10:00etan karrika buelta txistulariekin. 11:00etatik 13:00etara haurrendako puzgarriak frontoian. 11:00etan haurrendako animaliak zezen plazan. 12:00etan betizuak zezen plazan Elutxa txarangak alaituta. 14:00etan haurrentzako herri-bazkaria.  14:00etan bertso-bazkaria Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. Bazkalondoa Elutxa txarangak alaituta. Ilunbarrean gazteen eskutik Poteo Xtreme. 15:00etatik 18:00etara haurrendako puzgarriak frontoian. 19:00etatik 20:30era eta 22:00etatik 00:00etara Elutxa txaranga (Gaixoa ni).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun