226 txirrindularik parte hartu dute Berako XXVII. Mendi-Bizikleta Itzulian

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 30a, 09:35

Giro ederra izan zuten irailaren 29an Gure Txokoa kirol eta kultura elkarteak antolatutako Berako BTT ibilaldian izandakoa. Herriko eta inguruko jende aunitz, BTT goiz eder batez gozatzera hurbildu ziren Berara. Denetara 226 lagun izan ziren partehartzaileak, horietako 62 haurrak. Aipamen berezia merezi dute Oarsoladetik etorritako Urkia talde ederrk eta Sunbillatik etorritako taldeak ere. Goiz osoan txirrindulariak han eta hemen ibili ziren, antolatutako ibilbideetan; Bazen haurrentzako bereziki prestatutako 10 kilometroko ibilaldia, non gurasoek ere laguntzen ahal zuten eta gero, gazte eta helduentzako 18 eta 34 kilometroko ibilaldiak, paraje ederretatik. 104 txirrindularik ibilbide luzea aukeratu zuten eta 60k laburragoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun