Lizarrara bidaia antolatu du Lesakako San Fermin elkarteak urriaren 10erako

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 26a, 19:00
San Fermin elkartearen egunean Aurreskua dantzatuko diete omenduei plazan.

Urriaren 25eko Elkartearen Egunean, berriz, aurten 85 urte betetzen dituztenak eta Urrezko eta Diamantezko Ezteiak ospatzen duten bikoteak omenduko dituzte

Lesakako San Fermin erretiratu elkarteak Lizarrara bidaia antolatu du urriaren 10ean. Ortzegunean 08:00etan abiatu eta bidean gosaldu ondotik, Lizarra bisitatuko dute, azoka eguna dela baliatuz. 14:15ean Barindanoko Faustina jatetxean bazkaldu eta 17:00 aldera Gares bisitatzera joanen dira. 18:30ean abiatuko dira herrira bueltan. Txartelak urriaren 6ra arte hartu daitezke jubilatuen egoitzan, 30 euro ordainduta.

San Fermin elkartearen eguna urriaren 25ean

Lizarrarako txangoaren ondotik, urriaren 25eko Elkartearen Eguna prestatzen buru-belarri hasiko da San Fermin elkartea. Ohi bezala, aurten  85 urte betetzen eta Diamantezko eta Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten bazkideak omenduko dituzte. 12:30ean meza izanen dute, 13:30ean aurreskua plazan eta bazkaria frontoian. Bazkalondoan sari-banaketa eta dantzaldia. Txartelak urriaren 20ra arte salgai daude egoitzan (helduek 40 euro, haurrek 15 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun