31.921 euro jasoko ditu aurten Etxalarko Udalak Iarmendiko uso postuengatik

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 26a, 20:00
Usazaleek bere lana egin ondotik izanen dute ehiztariek berea hasteko aukera Iarmendin urriaren 1etik aitzinera.

Irailaren 17ko hondar enkantean, bakarrik hamabigarren eta hamahirugarren postuen prezioa hobetu zen

 

Etxalarko Udalak Iarmendi inguruan daude uso postuak esleitzeko bigarren enkantea egin zuen irailaren 17an. Zazpi postu atera ziren enkantera, sesta emana zioten hamabigarrena eta hutsean gelditu ziren bertze sei. Lehenbizko enkantean hasierako prezioan hartu zuten hamabigarrena, 1.690 eurotan. Baina sesta eman ondotik, 1.971,66 euroko prezioan atera zen bigarren enkantean, eta hemen 63 tanto gehiago eskaini ziren, 630 euro. Hortaz, azkenean, 2.601,66 eurotan eman dute hamabigarren postuaren truke.

Hutsean geldituak ziren bertze sei postuetatik bortz berriz ere hutsean gelditu ziren eta orain zozketatzeko aukera izanen du Etxalarko Udalak. Hamahirugarren postuak bakarrik sortu zuen interes pixar bat. Hasierako prezioa 1.485 eurokoa zuen eta hiru tantotan hobetu eta gero, 1.515 eurotan eman dute.

Denera, azken errematearekin 31.921 euro eskuratu ditu Etxalarko Udalak, hasierako prezioa baino 3.019 euro gutiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun