Batzar irekia eginen du larunbat honetan Lesakako EH Bilduk

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 26a, 19:00

Udal antolaketa, lehenbiziko lau hilabeteetako goiti-beheitiak eta etorkizuneko proiektu eta lantaldeen informazioa elkarbanatzeko Arrano Elkartea bilduko dira. 11:00etan egin dute hitzordua eta parte hartzeko deia luzatu dute: «herria herritarrok egiten dugulako guziak zaudete gonbidatuta».

Batzar irekiaren ondotik, 14:00etan Linddurrenbordan bazkaltzeko bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun