Berako XXVII. mendi bizikleta itzulia eginen dute igande honetan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 25a, 13:00
Haur eta helduek parte har dezakete Berako mendi bizikleta proban.

Gure Txokoa elkarteak antolatutako itzulia 09:30ean abiatuko da Iamoteneatik

Haur eta helduentzako ibilbideak prestatu dituzte. Helduek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 34 kilometrokoa luzeena eta 18 kilometrokoa laburrena. 14 urtez beheitikoek hamar kilometroko ibilbidea egiteko aukera izanen dute.

Haurren ibilbidea Postas eta Bera artean eginen dute eta txirrindulariak Postasera hurbiltzeko laguntza beharko dutela adierazi dute Gure Txokoa elkartetik. Haurren lasterketan parte hartzeko, bortz euro ordaindu beharko dituzte izena ematerakoan eta gurasoen baimena ere aurkeztu beharko dute (Aloña botikan edo Katea Bike dendan eskura daiteke orria); bertzela, adin nagusiko arduradun batek lagunduta parte hartu beharko dute.

Helduen lasterketan parte hartzeko, berriz, federatuek eta Gure Txokoako bazkideek bortz euro ordaindu beharko dituzte izena emateko eta federatu gabekoek eta Gure Txokoako bazkide ez direnek hamar euro.

Proba egin ahal izateko boluntarioak ere beharko dituztenez, laguntzeko prest dagoena elkarteko kideekin harremanetan jar daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun