Karmen Etxalarkoa ibilbidea estreinatu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 25a, 07:30

60 lagun inguru elkartu ziren irailaren 21ean egin zen lehen ibilaldian

Irailaren 21 goizean, pastorala egin eta bi urteren buruan, estreinatu zen Karmen Etxalarkoa ibilbidea. 60 bat lagun elkartu ziren kultur etxean eta azalpen orokor batzuk eman ondotik ekin zioten ibilaldiari. Bidean zehar, panel bakoitzaren ondoan geldialdiak egin zituzten hauen azalpenak emateko: ibilbide hau prestatzek izan duen prozesua, garai hartako Etxalarko bizimodua etab. Errotxenbordan denak elkarrekin gustora bazkaldu zuten trikitilarien laguntzarekin. Etorkizunera begira, ibilbidea mantentzeko konpromisoa hartu eta urtean behin auzolanerako deialdia luzatuko dute. Argazkiak: Ana Indaburu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun