Manttale Ttiki Eskolaren 2019-2020 denboraldia prestatzen hasteko lehen bilera eginen dute irailaren 26an

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 24a, 13:00
Manttale Ttikikoak mendira egindako txango batean.

Ortzegunean 19:00etan 2008 eta 2013 urteen artean jaiotako haurrentzako eta 19:30ean 2007an edo lehenago jaiotekoentzat

Bertze urte batez, Manttale Ttiki eskolak denboraldi berri bati ekinen dio. Interesa duten gurasoei informazioa zabaldu ahal izateko bi bilera antolatu dituzte irailaren 26erako Toki Ona kiroldegiko batzar gelan. Ortzegunean 19:00etan 2008 eta 2013 urteen artean jaiotako haurrentzako bilera izanen da (biak barne), eta 19:30ean, 2007 urtean edo lehenago jaio direnentzako. Azken urteetan bezala entrenamenduak larunbatetan izanen dira 10:00etatik 12:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun