Besta borobila izan dute Lesakako Arrano elkartearen egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 23a, 13:00

Larunbat goizeko mendi-martxarekin hasi, triki-bertso-poteoa, presoen aldeko ekimena, zikiro-jatea, Haur Txokoa eta musika izan zuten egun osoan

 

 

Arrano elkartearen eguna ospatu dute lehen aldiz Lesakan irailaren 21ean, Kabi bat, hameka hegada goiburupean. Eguraldi bikaina lagun egun borobila izan zuten. Larunbat goizean Agiñara mendi martxa egin zuten eta eguerdi partean triki-bertso-poteoa eta Zubitik Zubira Presoak etxera! Ekimena. Gillemoneko zubiaren gainean, ‘Korapiloak askatzeko unea da, Zubiak presoak etxeratzeko’ pankarta hedatu zuten, bertso bana bota zuten Eneko Fernandezek eta Julen Zelaietak eta kantuak ere izan ziren. Ondotik, zikiro-jatea izan zuten. Arratsaldean, ttikienendako Haur Txokoa izan zen eta ondotik musik eta dantza Hor dun koxka trikitixa taldearekin, Kalera rock taldearekin eta Endara DJarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun