Goibelak eta behelainoa uxatu eta eguraldi eguzkitsu polita gelditu zen azkenean Frainen. Tantirumairu ikastolako ikasleek ekitaldirako egindako kantua abestu zuten, Oinez Basoa landatu den eremuan, bertako landarediaz eta faunaz informatzeko paratutako informazio-panelak ikusi eta hamaiketako ederra izan zuten.