Sonia Iturria Mitxelena Pelle-Ttikiko guraso ohia
Ongi ezagutzen du Pelle-Ttikiko martxa, «sortu eta antolatu zenetik» hor ibilia baita. Hiru seme-alabak Pelle-Ttikin izan ditu eta «hagitz kontent» egon direla eta «esperientzia positiboa» izan dela dio. Zerbitzuari esker «haurrek goizetan lagunekin goxo egoteko» aukera izan dutela adierazi du eta «zaintza lanak egiterakoan lasaitasuna» eskaini diela. Etorkizuna, ordea, «ez dut ziurra ikusten. Aitzinera eginen du, baina beti ume kopuru justuarekin».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.