«Eusteko moduko zerbitzua da»

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 22a, 08:04

Gotzon Arenas Salazar Pelle-Ttikiko guraso ohia

«Arantza bezalako herri ttiki batentzat Pelle-Ttiki izatea izugarrizko zortea da». Halaxe dio bi alabak Pelle Ttikin ibili ondotik. «Oroitzapen goxoak eta politak» ditu eta «alaben heziketarako laguntza handia» izan dela gaineratu du. Etorkizunaz galdetuta, «herrian umeak dauden bitartean eusteko moduko zerbitzua» iruditzen zaio, eta zerbait aldatzekotan «espazio fisikoa» eginen omen luke: «oraingoa murritza da, handixeagoa hobe litzateke».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun