Mikel Leiza Etxeberria Pelle-Ttikiko guraso ohia
Herrian halako zerbitzua izatea «hagitz garrantzitsua» iruditzen zaio eta bere kasuan, «seme-alabak zaintzeko eta hezteko eta bertze haurrekin harremanetan egoteko tokia» izan da Pelle-Ttiki. Etorkizunera begira «denon artean zerbitzua mantentzen saiatu» beharko luketela uste du: «jendeak haurrak etxean uzten baditu eta jaiotze-tasa jaisten bada, desagertu daiteke». Hori saihesteko, Udalari «nolabait zerbitzua mantentzeko» eta gurasoei «zerbitzua erabiltzeko» eskatu die.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.