Garaitarretan eta Dornakun abiatuko dira Berako auzo-batzarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 24a, 08:30
Duela lau urte ere hasi ziren auzo-batzarrak egiten Beran. Argazkian, Altzate auzokoa.

Irailaren 26an, ortzegunean 18:30ean Meakan eta 19:30ean Dornakuko kaperan izanen dira

 

Berako EH Bilduk bere hauteskunde programan errandakoari jarraiki, herritarren parte hartzea bultzatzea du helburu gisa. Bide honetan, eta legegintzaldi osorako plangintza bat osatu eta herritarren eta udalaren arteko harremana erraztu asmoz, auzo-batzarrak eginen dituzte ortzegunetan. Lehenbizikoak Garaitarretan eta Dornakun eginen dituzte irailaren 26an.

Batzar hauetan udal ordezkariak auzoetara joanen dira, auzotarren beharrak zein diren zuzenean jakiteko. Pasa den legegintzaldian auzoan egin ziren lanak eta egin ez zirenei buruz ere solastatuko dira. Aldi berean auzotarren datuak jasoko dituzte, udalaren eta herritarren komunikazioa errazteko. 
Herriko Etxeko web orrian ere eskuragarri dago auzo-batzarren egutegia.
Zalantzarik izanez gero, 012ra deitu edo udal ordezkariren bati galdetzen ahal zaio.

 

EGUTEGIA

IRAILAK 26
Garaitarreta (Meakan) 18:30
Dornaku (Kapillan) 19:30

URRIAK 3
Zalain auzoko askan 18:30
Eltzaurdia Matinbordan 19:30

URRIAK 10
Berako plaza eta plaza zaharra Berako plazan 18:30 
Legia Osasun zentruan 19:15 
Iturlandeta Plazan 20:00 

URRIAK 17
Eztegara Frontoian 18:30 
Kanttonberri Zahar etxean 19:15 
Altzate eta Uraldea Ikastolako atarian 20:00 

URRIAK 24
Itzea Itzeko atarian 18:30 
Illekueta Konpaneko zubian 19:15 
Matzada Futbol zelaiko aldageletan 20:00 

URRIAK 31
Bidasoa Xubi-Xabalen 18:30
Foru plaza eta Iparkarrika Ansonean 19:15
Legarbidea Plazan 20:00

AZAROAK 7
Suspela Garatxekobordan 18:30 
Suspel ttiki Ur depositoan 19:30

AZAROAK 14
Bortziriak auzoan 18:30
Ibaialde auzoan 19:15
Agerra (zelai gorrian) 20:00

AZAROAK 21
Zia Anguleroan 18:30 
Kaule Maritxenean 19:30

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun