Memoria lantzeko tailerra eskainiko dute urritik abendura Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 20a, 19:00
Memoria lantzeko tailerra izanen da eta Ramoni Ordokik gidatuko du.

Urriaren 2an hasi eta abenduaren 18an akabatuko da tailerra eta gehienez ere 15 lagunek eman ahalko dute izena.

 

Memoria lantzeko aukera izanen dute urritik abendura Lesakan. Parte-hartzaileak urriaren 2an hasita abenduaren 18ra arte asteazkenero bilduko dira. Jubilatuen elkartea izanen dute bilgune, 16:00etatik 17:30era eta gehienez ere 15 lagunek eman ahalko dute izena. Apuntatzeko epea zabalik da, urriaren 1a arte eta horretarako 661 34 56 39 telefonora edo jubilatuen elkartera deitu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun