Bertso-jaialdia izanen da irailaren 21ean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 18a, 13:00
Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Maddalen Arzallus eta Josu Sanjurjo ariko dira bertsotan larunbatean Berako Kultur Etxean.

Larunbatean 19:00etan Kultur Etxean ariko dira Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Maddalen Arzallus eta Josu Sanjurjo

Berako Euskara Batzordeak, Nafarroako Antzoki Sarearen, Berako Udalaren eta Berako Euskara Batzordearen laguntzarekin bertso jaialdia antolatu du irailaren 21ean, larunbatean 19:00etan Kultur Etxean. Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Maddalen Arzallus eta Josu Sanjurjo bertsolariak ariko dira, Ainhoa Larretxea gai-jartzaile dutela. Sarrera 3 euro kobratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun