Giro ederra izan dute Illekuetako bestetan

Ttipi-Ttapa 2019ko irailaren 17a

Illekueta auzoko bestak ospatu dituzte asteburuan Beran. Giro bikaina izan dute. Larunbat eguerdian Konpaneko zubitik bota zuten txipinazoaren ondotik, buruhandi eta erraldoiekin ibili ziren, gaiteroek lagunduta. Herri-kirol saio ikusgarria ere izan zuten, Larretxeatarrekin eta Inaxio Perurena harri-jasotzaile zutela. Mahai-inguruan bildu ziren gero, auzo-bazkarian. Mus txapelketak, Bera Kantarik eta zezensuzkoak borobildu zituzten larunbateko ospakizunak. Igandean meza, haurrentzako marrazki lehiaketa, jolasak, Gure Txokoa dantza taldearen ikuskizuna eta pintxo-dastaketa izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun