Irailaren 24an bukatuko da Arantzako Pilota Eskolan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 17a, 18:00

Astelehen arratsaldetan eginen dituzte entrenamenduak

Arantzako Ekaitza Elkarteari esker, aurten ere pilotan jokatzeko eta ikasteko aukera izanen dute neska-mutikoek. Entrenamenduak urriaren 7an hasiko dira eta hiru taldetan banatuta ariko dira. Irailaren 30ean gurasoekin bilera eginen dute pilota eskolari buruzko azalpenak emateko.

Astelehenetan, 16:00etatik 19:00etara, adinaren arabera hiru taldetan banatuta eginen dituzte entrenamenduak, Arantzako frontoian. Ekaitza Elkarteko bazkideen seme-alabek hamar euro ordaindu beharko dute hilabete bakoitzeko eta bazkide ez direnek 12 euro. Interesa dutenek irailaren 24a baino lehen eman beharko dute izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun