Arrano elkartearen eguna ospatuko dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 19a, 07:30
Hor dun koxka taldeak girotuko du arratsaldea Arrano elkartearen egunean.

Goizeko mendi-martxarekin hasi, triki-bertso-poteoa, presoen aldeko ekimena, zikiro-jatea, Haur Txokoa eta musika izanen dute egun osoan

Arrano elkartearen eguna ospatuko dute lehen aldiz Lesakan irailaren 21ean, Kabi bat, hameka hegada goiburupean. Larunbatean 09:00etan Agiñara mendi martxa eginen dute. 13:00etan triki-bertso-poteoa eta Zubitik Zubira Presoak etxera! ekimena. 14:30ean zikiro-jatea izanen da (bazkideek 20 euro eta bazkide ez direnek 25 ordaindu beharko dute) eta ondotik kantaldia. 15:30ean Haur Txokoa izanen dute elkartean, karaokea, txotxongilo tailerra eta jokoekin. 19:00etan Hor dun koxka trikitixa taldearekin dantzaldia, 22:30ean Kalera taldearekin rock kontzertua eta gauerditik aitzinera Endara DJa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun