Hain zuzen, hamabigarren postuaren prezioa seiren batean hobetu dute epe honetan eta 1.972 euroko hasierako prezioa izanen du astearteko enkantean.
Hamabigarren postuarekin batera, irailaren 7an hutsik gelditu ziren 1 (940 euro), 13 (1.485 euro) 15 (940 euro) eta 16, 17 eta 18. postuak (bakoitzak 730na euro) aterako dira enkantean. Bigarren enkantean ere hutsean geldituko balira, zozketa egiteko aukera dauka Etxalarko Udalak.