Beti Gazte sokatira-taldeak zozketa-txartel sarituak zein diren jakinarazi du

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 16a, 13:00
Ortziralean egin zuten zozketa eta saridunek, saria jasotzeko, 15 eguneko epea izanen dute.

Beti Gazte sokatira-taldeak ortziralean egin zuen txartelen zozketa. Lehendabiziko saria 1212 zenbakiari egokitu zaio; bigarrena, berriz, 1482 zenbakiari. Irabazleek, Otxuneko bi gazta eta bi lagunentzako otordua Liddurrenborda sagardotegian jasoko dituzte saritzat, hurrenez hurren. Jakinarazi dutenez, txartel horiek okindegian eta Xagu liburu-dendan salduak dira eta saridunek, saria jasotzeko, Anerekin harremanetan jarri beharko dute. Era berean, parte-hartzaileei eskerrak eman nahi izan dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun