Baztan-Bidasoko ekoizleen merkatua eginen dute larunbat honetan Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 12a, 12:00

Udako oporraldiaren ondotik, larunbat honetan eginen dute Baztan-Bidasoko ekoizleek merkatua Beran. Ohi bezala, Ricardo Baroja eskolako arkupeetan bilduko dira, 10:00etatik 13:30era. Hortik, aitzinera, hilabeteko bigarren larunbatetan eginen dute hitzordua.

Berako Udaletik bertako ekoizleei lagundu bidenabar, produktu osasuntsu eta hurbilekoak erosteko aukera izanen dela adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun