Bizikleta-itzulia eginen dute irailaren 15ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 12a, 06:57
Ibilbide ikusgarria izanen dute aurten ere txirrindulariek.

Igandean 09:00etan abiatuta 40 eta 25 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aukeran txirrindulariek

Beti Gazte elkarteak antolatuta, bizikleta-itzulia eginen dute hilaren 15ean Lesakan. Igandean 09:00etan abiatuko dira eta 40 eta 25 kilometroko ibilbideak izanen dituzte txirrindulariek aukeran, 1.1.400 eta 910 metroko desnibela dutenak. Izen-ematea egunean bertan 08:00etatik 08:45eera edo www.kirolprobak.com atarian.

Internet bidez irailaren 13ª izanen da izena emateko hondarreko eguna. Txorrondulari federatuek 13 euro ordaindu beharko dute eta ez federatuek 17 euro; Beti Gazteko bazkide federatuek 10 euro ordainduko dute eta Beti Gazteko bazkide ez federatuek 14 euro. Egunean bertan ere izanen da izena emateko aukera (20 euro federatuek eta 25 euro ez federatuek). Adin txikikoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute, Beti Gazteko web orrian topatu dezaketena.

Ibilbideari dagokionez, Plaza Zaharretik, Biurgarai, Idiburuta, Ikatzulo, Zumarrako gaina, Burnaiztegi, Errenga, Aritxulegi, Ikatzulo, Agiña, Baldrun, Alkaiaga eta Otsango errekan barna joanen dira, berriz  ere Plaza Zaharrean helmugaratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun