Bi zauritu Berako tunelaren irteeran izan den trafiko istripuan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 11a, 18:23

Ezbeharra N-121-A errepideko 63,9 kilometroan gertatu da, Bera parean, tunelaren Lesaka aldeko irteeran. Irun-Iruñea norantzan zetorren kamioi batek, tuneletik ateratzean, orduantxe errepidea gurutzatzen ari zen autoa bete-betean jo du. Autoan zihoazen bi pertsonak zauritu dira eta Bidasoko Ospitalera (Irun) eraman dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun