Urritzokietako bestak irailaren 14tik 16ra ospatuko dituzte Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko irailaren 11

Igande arratsaldean jokoak izanen dituzte Urritzokietan.

Larunbat goizeko 11etan botako duten txupinazoaren ondotik hainbat ekitaldi izanen dituzte asteburu osoan eta astelehena garbitzeko baliatuko dute

Irailaren 14an, larunbatean 11:00etako txupinazoak emanen die hasiera Etxalarko Urritzokieta auzoko bestei. 12:00etan meza izanen dute eta gero hamaiketakoa. 18:00etan txokolatea eta 21:00-etan xingar jatea izanen dira. Igandean, 11:00etan meza eta 13:00etan kalejira izanen dute. 14:00etan asaua eta segidan musa eta partxisa izanen dute; 17:30ean, berriz, jokoak. 18:30ean musikak girotuko ditu bazterrak. 21:00etan afaria izanen dute (txartelak igandera arte salgai, 948 63 51 34). Astelehena garbitzeko baliatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun