'Zoaz pake Santuan' antzerkia eskainiko dute irailaren 14an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko irailaren 12a

Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktore ezagunek antzeztuko dute 'Zoaz pake Santuan' larunbatean Lesakan.

Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktore ezagunak izanen dira Harriondoa Kultur Etxeko taula gainean larunbatean 20:00etan

Txalo Produkzioak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean eta Ane Gabarain eta Mikel Laskurainek antzeztuta, 'Zoaz pake Santuan' lana eskainiko du Lesakan. Irailaren 14an, larunbatean ikusi ahal izanen da, 20:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera zortzi euro izanen da.

 

Sarrerak aitzinetik eskura daitezke Turismo Bulegoan, asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara eta egunean berean sarreran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun