Bi barnetegialdi izan dituzte aurten Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 6a, 16:00
Giro ederra izan dute aurtengo barnetegialdietan. Argazkia: IKA.

90eko hamarkadan sortu ziren IKA koordinakundeko uda-ikastaroak, euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko asmoz. Egun, Lesakako Matxinbeltzenea aterpetxea da udako barnetegi horien epizentro.

Uztailean, abuztuan eta irailean antolatzen ditu IKA euskaltegiak udako ikastaroak. Bertaratzen direnei, bi astez, egun osoa euskaraz aritzeko aukera paregabea eskaintzen zaie.

Aurten, bi barnetegialdi izan dira Lesakan: uztailaren 15etik 28ra, eta abuztuaren 19tik irailaren 1era. Giro ederra izan dute bietan, ikasleek ongi pasatu eta euskara maila hobetu ahal izan dute. Polita izan da hasieran kostata solastatzeko gai ziren ikasleen garapena ikustea, bukaerarako, euskaraz komunikatzeko pausoa ematea lortu baitute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun