Lesakako Udal Musika Eskolan izen-ematea zabalik da heldu den ortzegunera arte

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 5a, 15:30
13 urtetik goitikoek solfeorik gabe ikasteko aukera izanen dute.

Musikari gaztetxo eta helduendako hamaika aukera eskainiko ditu ikasturte honetan Lesakako Udal Musika Eskolak. Eskusoinua, klarinetea, flauta, gitarra, gitarra elektrikoa, pianoa, tronpeta... ikasi nahi dutenek heldu den ortzeguna, irailaren 12a, izanen dute izena emateko azken eguna.

Matrikula Herriko Etxeko bulegoan 08:00etatik 15:00etara bitarte edo www.lesaka.eus atarian egin behar da. Haurrek ez bezala, 13 urtetik goitikoek solfeorik gabe ikasteko aukera izanen dute.

Informazio gehiago nahi dutenek 948 63 70 05 eta 948 63 80 07 telefonora deituz eskuratu ahal izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun