11/13 sumarioan auzipetuko duten Haizea Ziluagari babesa adierazteko elkartasun eguna eginen dute larunbatean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 5a, 14:00
Irailaren 16an abiatuko den epaiketan 47 euskal herritar epaituko dituzte.

Ilunabarrean kalejira eginen dute eta ondotik, ekitaldia izanen dute plazan. Horren ondotik, ehun lagunek baino gehiagok izena eman duten afaria eginen dute frontoian eta eguna borobiltzeko, bestak segituko du.

Trikitilari eta panderojoleen erritmoan, 19:30ean kalejira eginen dute herrian barna. Ondotik, 20:00etan, ekitaldia izanen da  plazan eta hor dantza, musika, bertsoak eta bertze uztartuko dituzte. 21:00etan frontoian afaltzeko bilduko dira. Eguna borobiltzeko, gauerditik aitzinera, 47ak herrian besta antolatu dute Ekaitza Elkartean.

Bilborako autobusa
Irailaren 14an, berriz, auzipetuek deituta manifestazioa eginen da Bilbon eta harat joateko autobusa antolatu dute Arantzatik. 14:30ean abiatuko da aparkalekutik eta joan nahi duenak Dena janari-dendan eman beharko du izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun