Etxalarko uso postuen enkantea larunbat honetan eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 2a, 07:30

Etxalarko udaletxeko bilkura aretoan izanen da, 12:00etan

Iarmendi alderdian dauden 21 ehiza postuen enkantea eginen du Etxalarko Udalak eta hasierako prezioa 34.940 eurotan ezarri du. Hartzaileeek errentarako ateratzen den zenbatekoa irailaren 27rako ordaindu beharko dute.

Ohi bezala, ahozko eskaintzen bidez eginen da enkantea eta sesta emateko aukera ere izanen da. Subastan ematen den tanto bakoitza hamar eurokoa izanen da. Behin-behineko esleipena egin ondotik, hartzaileak haseirako prezioaren %30a ordainduko du fidantza gisa eta errentarako ateratzen den zenbateko guztia irailaren 27rako ordaindu beharko du.

Baldintzak eta gainerako xehetasunak Etxalarko Udalaren webgunean daude.

Lizitazioaren hasierako prezioak
     1. postua: 940 euro
     2. postua: 940 euro
     3. postua: 2.255 euro
     4. postua: 1.755 euro
     5. postua: 2.255 euro
     6. postua: 1.755 euro
     7. postua: 2.255 euro
     8. postua: 3.335 euro
     9. postua: 2.275 euro
     10. postua: 2.275 euro
     11. postua: 3.335 euro
     12. postua: 1.690 euro
     13. postua: 1.485 euro
     14. postua: 940 euro
     15. postua: 940 euro
     16. postua: 730 euro
     17. postua: 730 euro
     18. postua: 730 euro
     19. postua: 940 euro
     20. postua: 1.690 euro
     21. postua: 1.690 euro

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun