Berako Kenpo Kai elkartearendako garaipen handia izan da Emma Garmendiarena, baita elkarteko kide den Alain Isasarena ere. Izan ere, garaipena egindako lanaren adierazgarritzat dute. Ia 20 urte daramatza taldeak eta urtez urte parte-hartzeak goiti egin du.