Luziano Mitxelena txirrindulari lesakarra Espainiako txapeldun izan da master 60 kategorian

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 28a, 18:00
Iaz lortutako titulua berretsi du Luzianok Asturiasen.

Abuztuaren 17ean Asturiasen jokatu zuten master 50 eta master 60 mailako Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa. Urrezko domina lepoan duela bueltatu da bertatik Luziano Mitxelena Transbidasoa-Euromaster-Inurrieta taldeko lesakarra, master 60B kategorian garaipena lortuta. 69 kilometroko ibilbide gogorra osatzeko 01:55:38 behar izan zituen.

Lasterketako azken kilometroetara arte bigarren multzoan mantendu zen Mitxelena. Orduan jo zuen erasoa eta hala lortu zuen bigarren urtez jarraian Espainiako txapeldun izatea. Podiumera igotzerik ez zuen izan, ordea, epaileek egindako akats bat tarteko. Hasieran, laugarren postua eman zioten, baina, huts egitea onartu eta lesakarrari eman zioten azkenean maillota eta domina. Francisco Meoki baztandarra bederatzigarren izan zen master 50 B kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun